XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakume nekazariarentzat, hala ere, bizi- eta lan-baldintzek asko aldatu gabe jarraitu zuten Erdi Aroaz geroztik.

Nekazaritza-familiaren barruan, etxeko lanak emakumeari zegozkion.

Eguna argitzen zenean, etxeko zeregin guztiez arduratzen zen: ogia erre, behiak jetzi, gazta eta gurina egin eta usategiaz zein oilategiaz arduratu.

Elikagaiak prestatu zituen eta jakitokia eta sotoa kontrolatzen zituen; azken bi lan horiek oso garrantzitsu bihurtzen ziren krisialdietan.

Etxea argitzeko kandelak eta kriseiluak egiteaz ere arduratzen zen XVIII. mendera arte ez baitzen halakorik merkatuan erosterik izan, xaboia egiten zuen, familia osoaren janzkiez eta etxeko suaz ere arduratzen zen eta ur bila ere iturrira edo putzura joan behar izaten zuen.

Zeregin hauek guztiak, hala ere, emakume laborariek egin behar zutenaren zati bat baino ez ziren.

Izan ere, soroan ere aritzen ziren.

Eskualde eta lurraldeen arabera, nekazaritzako lanetan gehiago edo gutxiago jarduten zuten arren, Europa osoan hartzen zuten parte urtaro zenbaitetan, lan handia zegoenean: uzta eta aleak bildu,

ETXE-IRAKASLEA, CHARDIN PINTORE FRANTSESAREN ARABERA (1737).

Hirietatik hurbil zeuden herrixketako ama gazte nekazariek betetzen zuten beste lanetako bat, hiritar familien seme-alaben hazkuntza izaten zen.

Jaioberrien jatorriak oso desberdinak izan zitezkeen.

Denak ez ziren klase aberatseko umeak; asko, umezurtzak, gaixorik zeuden amen seme-alabak, errukietxeetakoak, etab. izan ohi ziren.

Inudeek funtsezko zeregina izan zuten horien hazkuntzan XIX. mendea arte eta, hori zela bide, etxeko ekonomiarako laguntza handia ziren baliabideak irabazten zituzten.